'Souvenir zirriborroa #1' aurkeztu du Horman Poster kolektiboak Dinamoan

Aitziber Arzallus 2021ko api. 26a, 11:13

Lan berria prestatzen ari dira Horman Poster kolektiboko kideak: Souvenir. Datorren urteko urrian taularatzea aurreikusten dute, baina ostiralean Dinamoan izan ziren lehen zirriborroa aurkezten, jendearekin hartu-emanean antzezlanerako baliagarriak izan litzaizkieken ideiak sortzen.

Sortze prozesuan murgilduta daude Horman Poster kolektiboko kideak. Euren hurrengo lana izango dena prestatzen ari dira: Souvenir. Datorren urteko udazkenean taularatzea aurreikusten dute, baina ostiralean Dinamoan izan ziren orain arte egin duten ikerketa lana jendaurrean erakusten: Souvenir zirriborroa #1. "Lehen zirriborroa jendaurrean aurkeztuta, etorkizuneko pieza eszeniko baterako hausnarketak aktibatzea" zuten helburu; publikoarekin hartu-emanean eta aurkezpenean bertan, pieza berrirako material gehiago sortzea.

Argazki gehiago, lotura honetan.

(Argazkiak: Kulturaz)