Udalaren harrera jaso dute Juaristi ISBko urrezko jokalariek

Maialen Etxaniz 2021ko api. 25a, 14:26
Juaristi ISBko jokalariei harrera egin diete Nagore Alkorta alkateak eta Egoitz Arruti Kirol Batzordeburuak. (Azpeitiko Udala)

Atzo Urrezko LEB ligara igotzeko txartela eskuratu ostean, Juaristi ISBko kirolariei harrera egin diete gaur eguerdian Nagore Alkorta alkateak eta Egoitz Arruti Kirol Batzordeburuak udaletxean. Juaristi ISBko Azpeitiko eta Azkoitiko jokalariak bertaratu dira hitzordura, eta haiek bertso bat abestu dute Juan Jose Arakistain Pino eta Ugaitz Kerejeta gogoan hartuta.  

Azpeitiko Udalak harrera egin dio dagoeneko urrezkoa den Juaristi ISBri. Atzo jokatu zuten Juaristi ISBk eta Bartzelona Bk Urrezko LEB ligara igotzeko itzulerako partida, eta Azpeitiko eta Azkoitiko taldeak lortu zuen ligaz igotzeko txartela. Horrenbestez, Urrezko LEB ligan ariko da Juaristi ISB 2020-2021 denboraldian.

Egindako lana txalotzeko eta aitortzeko harrera egin diete gaur eguerdian Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Egoitz Arruti Kirol Batzordeburuak Juaristi ISBko mutilei udaletxean. Azpeitiko eta Azkoitiko jokalariak bertaratu dira gaurko hitzordura, eta Alkortak zein Arrutik zorionak eman dizkiete Juaristi ISBko mutilei atzo lortutako garaipenagatik. Era berean, "egunerokoan herrian egiten duten lan guztiagatik" eskerrak eman dizkiete udal ordezkariek. 

Juaristi ISBko jokalariek, beren aldetik, bertso hunkigarri bat abesteko aprobetxatu dute gaurko hitzordua. Urte gogorra izan dela azpimarratuz eta joan direnak –Juan Jose Arakistain Pino eta Ugaitz Kerejeta– gogoan hartuz kantatu dute bertsoa. Hona hemen une hori jasotzen duen bideoa: 

Erlazionatuak

Urrezko LEB ligara igo da Juaristi ISB

Julene Frantzesena 2021 api 24 Azpeitia