1.100 positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian

IƱigo Gaiton 2021ko api. 24a, 14:13

Hego Euskal Herriko positibotasun tasa %7,2 da gaur-gaurkoz. Gipuzkoan 358 positibo atzeman dituzte azken orduetan.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Nafarroko Gobernuaren Osasunbideak duela gutxi eguneratu dituzte COVID-19aren izurritearen gaineko datuak. Horiek zehaztu dutenez, 15.299 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo lau lurraldeetan, eta horietatik 1.100 izan ziren positiboak.

Bizkaia da positibo gehien zenbatu dituzten lurraldea; 466, hain zuzen ere. Araban 103 izan dira, Gipuzkoan 358 eta beste hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren beste zortzi lagunek ere eman dute positibo. Hiru lurraldeetako positibotasun tasa %7,7 da. Nafarroan, berriz, 165 kasu detektatu dituzte azken orduetan, eta hango tasa %5,3 da gaur-gaurkoz.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 101 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan, eta orain koronabirusa duten 186 pertsona daude ZIUetan. Nafarroan, berriz, 2020 lagun daude ospitaleratuta COVID-19ak jota, horietatik 37 ZIUn.

Astebururo legez, gaur, zapatua, Osasun Sailak ez ditu herrikako datuak jakinarazi.