Erabilitako arropekin osagarriak egiteko aukera izango da igandean Ekoetxean

Julene Frantzesena 2021ko api. 21a, 08:00

10 eta 14 urte bitarteko haurrei eta horien familiei zuzendutako tailerra izango da, eta plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da Azpeitiko Ekoetxeara deituta. Goizean egingo dituzte saioak, bi txandatan.

Erabilitako arropekin osagarriak egiteko aukera izango da igandean Ekoetxean. Aurtengo familia ekintzen barruan antolatu dute 10 eta 14 urte bitarteko haurrei eta horien familiei zuzendutako tailerra, eta plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da: hain zuzen ere, ostirala baino lehen eman behar da izena Azpeitiko Ekoetxeako 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta.

Bi txandatan egingo dute tailerra: lehen saioa, 10:00etatik 11:30era izango da; eta 11:30etik 13:00etara bigarrena. Bietan birziklatutako arropekin hainbat osagarri egiten ikasiko dute gaztetxoek.