En Tol Sarmiento taldearen musikaz gozatu dute herritarrek

Ihintza Elustondo 2021ko api. 19a, 14:30

En Tol Sarmiento (ETS) taldeak bi kontzertu eman zituen larunbatean Soreasun, eta giro ederra nagusitu zen bi zuzenekoetan.

En Tol Sarmiento (ETS) musika taldeak bi kontzertu eskaini zituen joan den larunbatean Soreasu antzokian. Osasun egoerak eraginda atzeratutako emanaldiak izan ziren larunbatekoak. Horrenbestez, jendea gogotsu zegoen ETS zuzenean ikusteko, eta giro ederra sortu zen bi zuzenekoetan.

Zuzeneko Arteen Zirkuituko Beste bat! egitasmoaren barruan eman zituen kontzertuak En Tol Sarmientok. Arabako Errioxako boskoteak Aukera Berriak (2019) diskoko abestiak taularatu zituen, baita azkenaldian atera dituen kantu berriak zein aurreko diskoetakoak ere.

Ikusi argazki gehiago, hemen.

(Argazkiak: Kulturaz)