Liburu formako tailudun olibondoa, liburutegiaren aurrean

Maialen Etxaniz 2021ko api. 19a, 11:42

Olibondoa jarri dute Enparan dorretxearen aurrean, eta ez edonolako olibondoa. Zuhaitzak itxura berezia du, adar batean liburuak zizelkatu baitituzte. 

Olibondo berezia jarri du Azpeitiko Udalak Enparan dorretxearen aurrean; izan ere, zuhaitzaren adar batean liburuak zizelkatu dituzte. Kimu Bat enpresak landatu du olibondoa, baina Arte eta Diseinu Eskolarekin eta Mikel Sanjuan tailugilearekin elkarlanean eman diote forma zuhaitzari, Sanjuan arduratu baita liburu itxura emateaz. "Zuhaitzaren adar bat hilda zegoenez, artelan bat egiteko aprobetxatu dugu. Atzean liburutegia dauka eta, hortaz, liburu formako tailua egin diogu", azaldu dute egileek.