Uztarriaren zozketak

Badituzte jabeak Uztarriak zozkatutako Kultur Bonoek

Uztarria.eus 2021ko api. 15a, 18:40
Martxel Agirrezabalaga eta Esther Olaizola.

Bi irabazleek, guztira, 32 ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute Kultur Bonoarekin. Gaur, osteguna, jaso dute saria Olaizolak eta Agirrezabalagak.

Uztarriak bi Kultur Bono zozkatu ditu bazkideen artean, eta irabazleak Esther Olaizola eta Martxel Agirrezabalaga izan dira; argazkian, Olaizola eta Agirrezabalaga agertzen dira jasotako sariarekin.

32 ekitaldi, eta gehiago

2021eko Kultur Bonoak Sanagustin kulturgunean, Soreasu antzokian edota Dinamoa sormen gunean antolatutako sarreradun ekitaldiez doan gozatzeko aukera eskaintzen du. Bonoen aukera guztiak baliatuz gero, guztira, 32 ekitalditarako erabili ahal izango dira. Hau da ekitaldien zerrenda:

  • 10 kontzertu.
  • 6 antzerki/dantza ikuskizun.
  • Umeentzako 6 ikuskizun (heldu bat + ume bat).
  • 10 film.