Uraren hornidura sarea hobetzeko lanak egiten ari dira Landetan

Mailo Oiarzabal 2021ko api. 13a, 10:31
(Azpeitiko Udala)

Landeta auzoko 40. zenbakidun eraikinaren parean (argazkian) uraren hornidura eta saneamendu hoditeriak berritzeko proiektua gauzatuko du Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren bidez. Lanak martxan dira dagoeneko, eta horien barruan "euri uren sarearen moldaketa puntu batzuk ere" egingo dituela azaldu du udalak.

Obrek 96. 255,47euroko aurrekontua izango dute.