Egundoko ilara eratu da gaur lurrun trena hartzeko

Andoni Elduaien 2021ko api. 1a, 16:03

Goizean zein arratsaldean metro luzeko ilara osatu dute lurrun trenean bidaia egin nahi zutenek. 11:00etan zuen egin du lehen bidaia trenak, eta 16:30ean bigarrena, baina gaur izan duten jendetzagatik hamar bidaia egin ditu trenak.

Gaur, apirilak 1, hasi da Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenen aurtengo denboraldia. Aste Santuan, gaur hasi eta datorren astelehenera arte, egunero bi joan-etorri egingo ditu trenak: 11:00etan eta 16:30ean. Halere, gaur lurrun trenean bidaia egiteko jaso duten jendetzagatik hamar bidaia egin ditu trenak; izan ere, sekulako ilarak eratu dira Urola kaleko espaloiaren alde batean.

Aste Santuaren ondoren, museoa 10:30ean, 14:00etan, 16:00etan eta 19:30ean bisitatu ahal izango da. Azaroaren 1era arte jarraituko du martxan lurrunezko trenak, baina bidaiak asteburuetan eta jaiegunetan egingo ditu bakarrik. Aste Santuaren ondoren, beraz, lurrunezko tresnak 12:00etan eta 17:00etan egingo ditu bidaia larunbatetan, eta 12:00etan igandeetan.