Odol emaileek izena eman beharko dute biharko odol ateraldirako

Andoni Elduaien 2021ko mar. 30a, 11:01

Parrokiaren Soreasuko lokalean egingo dute martxoan ere odol ateraldia, eta odola ateratzeko izena eman beharko da aurrez.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak bihar, asteazkena, odol ateraldia egingo du, Parrokiaren Soreasuko lokalean 17:00etatik 21:00etara bitartean. Lokal horretarako sarrera, Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago.

Osasun egoera tarteko, odola eman nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez 08:30etik 13:30era bitartean 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.