IMHk eta udalak hiru ikastaro eskainiko dituzte abuztura bitartean

Andoni Elduaien 2021ko mar. 29a, 17:25

Hiru ikastaro eskainiko dituzte abuztura bitartean. Eskainiko duten lehen ikastaroa programazio neurolinguistikoaren ingurukoa izango da, eta dagoeneko eman daiteke izena.

IMHk eta Azpeitiko Udalak eskaintzen duten formazio eskaintzaren baitan, hiru ikastaro eskainiko dituzte herrian abuztura bitartean. Eskainiko duten lehen ikastaroa programazio neurolinguistikoaren ingurukoa izango da, 16 orduko doako ikastaroa. Maiatzaren 3an, 4an, 10ean eta 11n izango dira saioak, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Egungo osasun egoera tarteko, online izango dira saioak Bigblubotton plataformaren bidez.

Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko, eta irekita egongo da apirilaren 21era bitartean. Informazio gehiago edota izena eman nahi dutenek basazabal@azpeitia.eus e-postara idatzi beharko dute, edota 943-15 71 92 telefono zenbakira deitu.

Beste bi ikastaro

Ekaina eta uztaila bitartean, ordea, beste bi ikastaro eskainiko dituzte Azpeitian. Ekainaren hasieran eneagramen inguruko zortzi orduko ikastaroa eskainiko dute. Horren ostean, berriz, langile teknikoak pertsona-kudeatzaile izateko hogei orduko formazioa eskainiko dute. Bi ikastaro horien inguruko xehetasunak eta izen ematearen inguruko informazioa epeak gerturatu ahala emango dituztela jakinarazi du udalak.