Bizikletak hegan jarri dituzte Izarraitzen FunBox ikuskizunean

Mailo Oiarzabal 2021ko mar. 27a, 20:41

Trialsin eta dirt jump akrobazia espezialitateetako kirolariekin gozatu dute dozenaka herritarrek gaur arratsaldeko bi saioetan.

Txirrindulari kadeteak errepidean ari ziren bitartean, beste txirrindulari batzuei so eta txaloka aritu dira dozenaka herritar gaur arratsaldean Izarraitz pilotalekuan. FunBox ikuskizuneko protagonistak eta beren bizikletak hegan eta jauzika ibili dira etengabe, frontoiko kantxan prestatutako zirkuituetan. Trialsinekoek zein dirt jump-ekoek ikuskizuna eman dute bi saioetan, 16:30ean aurrena eta 18:30ean ondoren, eta ikusleak ere ikuskizuneko partaide bihurtu dituzte une batzuetan.

Bilduma honetan, arratsaldeko lehen saioan hartutako irudiak ikus daitezke.