Aigory eta J. Largoren kontzertuak izango dira zapatuan Sanagustinen

Anartz Izagirre 2021ko api. 5a, 09:00
J. Largo taldea. (Santiago Farizano)

18:00etan hasiko dira kontzertuak, eta emanaldiotarako sarrera guztiak agortu dira.

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan, Aigory eta J. Largo musika taldeek emanaldia eskainiko dute zapatuan, hilak 10, Sanagustin kulturgunean. 18:00etan hasiko dira kontzertuak, eta sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.

Aigory Donostiako musikariak 2017an publikatu zuen bere lehen EPa: The neighborhood. Joan zen urtean, berriz, Non finito deituriko proiektu baten murgildu zen donostiarra. Hip-hop zein rap estiloak uztartzen ditu Aigoryk. J. Largo ere Donostiako taldea da, eta hip-hop nahiz trap estiloko musika sortzen du. El dolor del silencio da bere lehen EPa.

Honako hau Aigory-ren Growing up abestiaren bideoklipa da: