2021eko Martxoaren 8a

Eskualdean ehunka herritarrek parte hartu dute Martxoaren 8ko ekintzetan

Erlo Telebista 2021ko mar. 9a, 08:46

Atzo, Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izan zen. Azpeitian, bi mobilizazio jendetsu egin zituzten. Basanderiek asanblada feministak Dena aldatu, sistema arrakalatu lelopean, manifestazioa egin zuen 18:00etan plazatik abiatuta. Bigarren mobilizazioa, berriz, Itaiarena izan zen. Emakume langileon interesen defentsan lege burgesa borrokatu lelopean, manifestazioa egin zuten herriko plazatik Epaitegien atarira.

Erlazionatuak