Dragoi banarekin etxera

Aitziber Arzallus 2021ko mar. 3a, 09:00

Astelehen arratsaldean eskulan tailerra egin zuten udal liburutegian eta dozena bat haurrek parte hartu zuten. Paper, margo, guraize eta kola, gustura aritu ziren eskulanak egiten, eta pozik ziren tailerra bukatzean ere, etxera koloretako dragoi bana eraman baitzuten. Laster beste eskulan tailer bat egiteko asmoa adierazi dute antolatzaileek.