Hitzaren Eskolako irakasleak, azken hilabeteotan egindakoaz solasean

Maialen Etxaniz 2021ko ots. 24a, 19:07

Azken hilabeteotan Dinamoko Hitzaren Eskolan irakasle lanetan aritu direnei egin dutena "labur-labur" azaltzeko eskatu diete. Azalpenak ematen azkena Haizea Barcenilla izan da, hura aritu baita urtarrilean irakasle gisa. Maddi Barberrek eta Iñigo Aranbarrik ere eman dituzte azalpenak.  

Kulturaz kooperatibak aurreratu duenez, datozen hilabeteetan Andoni Egaña eta Xabier Erkiziaren bisita jasoko dute Hitzaren Eskolan.