Mursegok eskainitako 'I See/You Mean' liburuaren berrirakurketa, irudietan

Anartz Izagirre 2021ko ots. 22a, 14:55

Lucy R. Lipparden liburuaren berrirakurketa egin zuen larunbatean Mursegok, eta hainbat herritar joan zen Dinamora ekitaldia ikustera.

Mursegok I See/You Mean liburuaren berrirakurketa egin zuen joan den zapatuan, hilak 20, Dinamoan. 1979. urtean publikatu zuen Lucy R. Lippard idazleak I see/You Mean,  eta nobela esperimentala da; bi gizon eta bi emakumeren arteko erlazio aldakorra kontatzen du, besteak beste. Hitzaren Eskolako ekitaldien barruan antolatu zuten emanaldia, eta hainbat herritar joan zen ikustera. Honako lotura honetan ikus daitezke emanaldiko argazki guztiak. (Argazkiak: Kulturaz kooperatiba)