Alberdieneko etxeen fatxadako harlauza puskak kalera jausi dira

Mailo Oiarzabal 2021ko ots. 21a, 18:48

Alberdieneko etxe berrietako fatxadak kalteak izan ditu. Gaur goizean, goieneko solairuko balkoi baten harlauza edo loseta puska batzuk askatu eta kalera jausi dira. Etxebizitza horietako lur azpiko garajerako sarreraren ondora erori dira lauzak. Garaje sarrera ez ezik, eraikinaren azpitik Artzubia eta Goiko kale lotzen dituen espaloirako pasoa ere itxi egin dute, arriskuak saihesteko. Arratsaldean oraindik itxita jarraitzen zuten garaje sarrerak eta espaloirako pasabideak.