Karnabalak 2021

Ana Aizbitartek jaso du karnabaletako galdera-erantzunen jokoaren saria

Uztarria.eus 2021ko ots. 17a, 12:00

Bertan merkatari elkartearen 200 euroko erosketa bonua jaso du.

Karnabalei buruzko galdera-erantzunen jokoa egin zuen Uztarriak. Guztira 680 lagunek parte hartu zuten jokoan, eta horietatik 56k asmatu zituztwn erantzun guztiak. Galdera denak asmatu zituzten herritarren artean egin zuen Bertan merkatari elkartearen 200 euroko erosketa bonuaren zozketa Uztarriak, eta Ana Aizbitarte da irabazlea. Gaur jaso du saria azpeitiarrak.