Manny Suarezek Juaristi ISB taldea utzi du

Many Suarez artxiboko irudi batean.

Belauneko arazoak medio, ISB eta jokalaria akordio batera iritsi dira, eta kluba utzi du dagoeneko. Hain zuzen ere, larunbatean itzuli zen Ameriketako Estatu Batuetara.

Manny Suarezek Juaristi ISB taldea utzi du osasun arrazoiak medio. Belauneko arazoak medio, ISB eta jokalaria akordio batera iritsi dira, eta kluba utzi du dagoeneko. Hain zuzen ere, larunbatean itzuli zen Ameriketako Estatu Batuetara. ISBk, lesioaren errekuperazioan zorte ona opa diola jakinarazi du sare sozialetan.

Pibot estatu batuarra udan iritsi zen Azpeitira; izan ere, ISBk Zilarrezko LEB Ligan aritzeko fitxatu zuen 2020-2021 denboraldirako. Hilabete batzuk pasatuta, baina, etxera itzuli da, belauneko lesioa tarteko.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide