Saioa Imazek irabazi du Anaitasunaren eta Lagun Onaken arteko derbiaren porra

Uztarria.eus 2021ko ots. 15a, 08:20
Saioa Imaz sariarekin.

Azpeitiarrak Zabala harategiaren, Fernando Villegas arraindegiaren eta Elustondo banaketen produktuz osatutako saskia irabazi du.

Zapatuan Espainiako Hirugarren Mailako derbia jokatu zuten Anaitasunak eta Lagun Onakek Txerloia futbol zelaian, eta partida horren harira, porra antolatu zuten Uztarriak eta Maxixatzenek. Guztira, 346 lagunek parte hartu dute porran, eta partidaren bukaerako emaitza  zehatza (3-2) asmatu zuten herritarren artean egin dute zozketa bi hedabideek.

Jon Orbegozok –partidaren zuzenekoan hizlari aritu zen– aukeratu zuen zenbaki irabazlea; hain zuzen ere, partidako emaitza asmatu zuten herritarren zerrendatik 1 zenbakia hautatu zuen hark, eta Saioa Imaz azpeitiarrarentzat izan da saria. Hark Elustondo banaketen, Zabala harategiaren eta Fernando Villegas arraindegiaren produktuz osatutako saskia irabazi du. Atzo goizean jaso zuen saria azpeitiarrak.