Mursegok 'I See / You Mean' liburuaren berrirakurketa eskainiko du hilaren 20an Dinamoan

Maialen Etxaniz 2021ko ots. 13a, 08:31
Mursego. (Tabakalera)

Hitzaren Eskolako ekitaldi irekia izango da otsailaren 20koa. Mursegok Lucy R. Lipparden liburuaren berrirakurketa egingo du 12:00etan hasita, eta antolatzaileek gomendatu dute emanaldirako sarrerak aurrez erreserbatzea. 

Badu data Dinamoa sormen guneko Hitzaren Eskolak antolatutako hurrengo ekitaldi irekiak. Otsailaren 20an, larunbatez, Mursego musikariak Lucy R. Lipparden I See / You Mean liburuaren berrirakurketa eskainiko du, 12:00etan hasita, Dinamoan. Ekitaldia irekia izango denez, interesa duen oro bertara daiteke hitzordura, baina antolatzaileek gomendatu dute aurrez sarrerak erreserbatzea sarrera doakoa den arren. Mursegok eskainiko duen liburu berrirakurketara joan nahi dutenek honako lotura honetan erreserba ditzakete sarrerak.