Autonomoei nahiz enpresa txikiei laguntzeko, Berrabiatu programa jarri du martxan Iraurgi Berritzenek

Julene Frantzesena 2021ko ots. 11a, 11:09

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin jarri dute martxan proiektua. Besteak beste, negozioaren egungo egoeraren azterketa egiten, aurrera begirako lehentasunak identifikatzen eta laguntzei eta dirulaguntzei dagokien orientazioa ematen lagunduko du Iraurgi Berritzenek.

Iraurgi Berritzen garapen agentziak eskualdeko autonomoei nahiz enpresa txikiei laguntzeko Berrabiatu izeneko programa berri bat jarri du martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta landa Inguruneko departamenduaren laguntzarekin.

Besteak beste, negozioaren egungo egoeraren azterketa egiten, aurrera begirako lehentasunak identifikatzen eta laguntzei eta dirulaguntzei dagokien orientazioa ematen lagunduko du Iraurgi Berritzenek. Garapen agentziak elkarrizketak egingo ditu programan parte hartu nahi duten autonomoekin nahiz enpresekin, eta Berrabiarazi programaren barruko zerbitzuak jaso ahal izango dituzte horiek. 

Berrabiatu programan parte hartu nahi duten herritarrek Iraurgi Berritzeneko 943-85 11 00 telefono zenbakira deitu edo berrabiatu@iraurgiberritzen.eus e-posta helbidera mezua idatz dezakete.