Porra

Asmatu Anaitasuna-Lagun Onak derbiaren emaitza!

Uztarria.eus 2021ko ots. 10a, 09:23

Uztarria eta Maxixatzenhedabideek porra antolatu dute larunbateko Lagun Onak-Anaitasuna derbiaren harira. Porran parte hartu nahi dutenek larunbateko 15:00ak arte izango dute horretarako aukera, honako lotura honetan.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) Uztarria eta Maxixatzen hedabideek porra antolatu dute larunbateko Anaitasuna-Lagun Onak derbiaren harira. Partida 16:00etan hasiko da, Azkoitiko Txerloia futbol zelaian, eta zuzenean emango dute bi hedabideek –Erlo Telebistak ere bai– beren atari digitaletan: Uztarria.eus-en eta Maxixatzen.eus-en.

Porran parte hartzeko honako galdera honi erantzun behar zaio: Nola bukatuko da Anaitasunaren eta Lagun Onaken arteko partida?

Porran parte hartu nahi dutenek larunbateko 15:00ak arte izango dute horretarako aukera, honako lotura honetan. Emaitza asmatzen duten guztien artean Elustondo banaketen, Zabala harategiaren eta Fernando Villegas arraindegiaren produktuz osatutako saski bat zozkatuko dute Uztarriak eta Maxixatzenek. Bi hedabide horiek larunbatean bertan, partida amaitzean, egingo dute zozketa, eta orduan jakinaraziko dute zein izan den porraren irabazlea.

Parte hartu, eta zorte on!