Koronabirusa Azpeitian

Ostalariek manifestazioa deitu dute biharko

Julene Frantzesena 2021ko ots. 5a, 12:30

Joan zen zapatuan ostalariek deituta hainbat herritarrek egin zuten manifestazioko irudi bat.

19:00etarako jarri dute hitzordua plazan, eta herritarrei eta herriko eragileei "babesa" eskatu diete, beren egoera "gero eta larriagoa" delako.

Ostalariek bizi duten egoera salatzeko protestekin segitzen dute Azpeitian. Atzo auto karabana egin zuten herrian barrena, eta biharko manifestazioa deitu dute. Hain zuzen ere, aurreko zapatuan egindako moduan, 19:00etarako jarri dute hitzordua plazan, eta herritarrei eta herriko eragileei "babesa" eskatu diete, beren egoera "gero eta larriagoa" delako. "Herritarrak manifestazioan parte hartzera animatu nahi ditugu, eta gainera, eskerrak eman nahi dizkiegu jasotzen ari garen babesagatik".