2021eko Martxoaren 8a

Martxoaren 8a antolatzeko bilera irekia izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Basanderiek asanblada feminista. 2021ko ots. 5a, 12:16

Badanderiek asanblada feministak Martxoaren 8erako egitasmoak antolatzeko bilera egingo du bihar, zapatua, 11:30ean. Bilera Jitsi webgunearen bidez gauzatuko dute, eta Azpeitiko emakumeei bertan parte hartzeko deia egin diete.

Badanderiek asanblada feministak Martxoaren 8erako egitasmoak antolatzeko bilera egingo du bihar, zapatua, 11:30ean. Aurten ezingo da Emakume Langileon Eguna antolatzeko ohiko asanblada egin. Hala ere, egun horretarako dauden aukera ezberdinak bilera telematiko baten bidez aztertuko ditugu, eta Azpeitiko emakumeei bilkuran parte hartzeko gonbidapena egin nahi diegu.

Bilera Jitsi webgunearen bidez egingo dugu, eta herritarrek Martxoak8bilerairekia gelara sartu beharko dute. Gainera, honako lotura honen bidez, bilerarako sarbide zuzena izango duzue: https://meet.jit.si/Martxoak8bilerairekia.

Pandemiak eragin handia izan du guztiongan, baita emakume langileengan ere. Beharrezkoa da antolakuntzarekin jarraitzea garai zail hauetan; indarrez gainezka gatoz, imajinazioz eta ahizpatasunez borrokari heltzeko.

Bertan ikusiko garelakoan!