Sansebastianak 2021

Balkoiak eta erakusleihoak festarako gogoaren ispilu

Aitziber Arzallus 2021ko urt. 19a, 11:18

Kalean festarik ez da izango, baina gogorik ez zaie falta azpeitiarrei, eta horren erakusgarri dira herriko erakusleihoak eta balkoiak.

San Sebastian bezperarako leihoak eta balkoiak apaintzeko eskatu zien udalak herritarrei, eta haiek zintzo bete dute esana. Zapiak, girnaladak, puxikak, marrazkiak... era guztietako apaingarriak jarri dituzte zintzilik. Eta zenbait merkatarik ere dotore atondu dituzte erakusleihoak. Kalean festarik ez da izango gaur, baina festarako gogorik ez zaie falta azpeitiarrei.