Auto batek ume bat harrapatu du Euskal Herria auzoan

Julene Frantzesena 2021ko urt. 16a, 12:01

11:30 inguruan jazo da ezbeharra, eta larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza joan dira umea artatzera. Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, arriskutik kanpo dago umea.

Gaur, zapatua, auto batek ume bat harrapatu du Euskal Herria auzoan, Jim Clark tabernaren aurrean. 11:30 inguruan jazo da ezbeharra, eta larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza joan dira umea artatzera. Dena den, Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, umea arriskutik kanpo dago.