Aitor Etxebarriaren eta Amoranteren kontzertuak Soreasun izango dira

Julene Frantzesena 2021ko urt. 15a, 07:49
Aitor Etxebarria.

Urtarrilaren 24an izango dira bi musikarien kontzertuak, 19:00etan. Soreasuko agertokira igoko dira, Kulturazek hara lekualdatu baititu emanaldiak.

Aitor Etxebarriak eta Amorantek kontzertuak eskainiko dituzte urtarrilaren 24an herrian, eta hasiera batean Sanagustin kulturguneko agertokira igotzekoak baziren ere, Kulturaz kooperatibak emanaldi horiek lekuz aldatu ditu. Horrenbestez, ordu berean (19:00), baina Soreasu antzokian izango dira kontzertuak.

Nihilism Part 1 lana aurkeztuko du Aitor Etxebarriak, baina haren aurretik disko berria aurkeztuko du Amorantek. Sarrerak honako lotura honetan eskura daitezke.