Youtuben lau zuzeneko hitzaldi prestatu ditu KZguneak otsailerako

Mailo Oiarzabal 2021ko urt. 15a, 08:31

Hitzaldiak jarraitu nahi dituztenek ez dute aurrez izena eman beharrik. Zuzenean ikusteko aukera ez dutenek, berriz, nahieran ikusi ditzakete gero, KZgunearen kanalean gordeko dituztelako bideoak.https://www.youtube.com/watch?v=xSgMpIN5YTE

Hitzaldi guztiak ordu erdikoak izango dira eta 19:00etan hasiko dira. Hauek dira KZguneak otsailean YouTube KZguneaTIC kanalean euskaraz emango dituen hitzaldien egutegia eta hitzaldiak jarraitzeko estekak:

- 1G, 2G, 3G... Zer dira? Otsailaren 2an (hitzaldia jarraitzeko esteka, hemen).

- Ludifikazioa, dena da hobeto jolasten. Otsailaren 9an (hitzaldia jarraitzeko esteka, hemen).

- Google Lens. Zure kamerarekin bilatu. Otsailaren 16an (hitzaldia jarraitzeko esteka, hemen).

- Argazkigintza mugikorreko aholkuak. Otsailaren 23an (hitzaldia jarraitzeko esteka, hemen).