Mursegok 'I see/You mean' liburuaren berrirakurketa egingo du hilaren 27an Dinamoan

Anartz Izagirre 2021ko urt. 18a, 07:29
Mursego. (Utzitakoa)

Hitzaren Eskolako ekitaldi irekia izango da, eta interesa duen orok izango du bertan parte-hartzeko aukera.

Lucy R. Lippard idazlearen I see/You mean liburuaren berrirakurketa egingo du Mursegok hilaren 27an, asteazkena, Dinamoa sormen gunean. Hitzaren Eskolako ekitaldi irekia izango da, 19:00etan hasiko da, eta edonork izango du parte hartzeko aukera.

Lippardek 1979. urtean argitaratu zuen I see/You mean lana, eta 2016. urtean itzuli zuten liburua gaztelaniara, Yo veo/Tú significas izenburupean. Nobela esperimentala da idazle estatubatuarrak idatzitakoa; bi gizon eta bi emakumeren arteko erlazio aldakorra kontatzen du, besteak beste.