Silo-bolen plastikoa hileko bigarren astearteetan jasoko dute

Urkomek dagoeneko osatu du 2021erako bilketa egutegia. Ibiri Garraioak enpresak eskainiko du bilketa zerbitzua. Herritarrek horretarako zehazki izendatutako puntuetan utzi beharko dituzte silo boletako plastikoak.

Urkome Urola Kostako Landa Garapenerako elkarteak silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoa biltzeko egutegia jakinarazi du. Ibiri Garraioak enpresak hileko bigarren astearteetan eskainiko du bilketa zerbitzua eskualdeko herrietan.

Herritarrek horretarako zehazki izendatutako puntuetan –Azpeitian, Urrakiko bidean, Loiola inguruan, Oñatz auzoan eta Odria auzoan– utzi beharko dituzte silo boletako plastikoak bilketa egunaren bezperako 17:00etatik aurrera.

Bestelako plastikoak ez dituztela jasoko azaldu du Urkomek. Gainera, plastiko hori birziklatu egiten dutenez, sokarik ez uzteko eskatu dute.

Honako hau da 2021eko bilketa egutegia:

Urtarrilak 12, otsailak 9, martxoak 9, apirilak 13, maiatzak 11, ekainak 8, uztailak 13, abuztuak 10, irailak 14, urriak 13 (asteazkena), azaroak 9 eta abenduak 14.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide