'Crusoe' ikuskizuna eskainiko dute zapatuan Soreasu antzokian

Anartz Izagirre 2021ko urt. 11a, 09:27
MarkeliƱe zirku konpainiaren 'Crusoe' ikuskizuna. (MarkeliƱe)

Markeliñe zirku konpainiak eskainiko du emanaldia, 19:00etan hasita, eta dagoeneko eskura daitezke sarrerak Kulturazen webgunean.

Bost urtetik gorako herritarrentzako, Crusoe ikuskizuna eskainiko du zapatuan, hilak 16, Markeliñe zirku konpainiak; Soreasu antzokian izango da saioa, 19:00etan hasita. Hasieran konpainia beraren Julietas, Romeo Circo ikuskizuna ziren Soreasun eskaintzekoak, baina azken orduko aldaketa bat izan da. Daniel Defoe idazlearen Robinson Crusoe liburua du oinarrian Crusoe ikuskizunak, eta Beste bat! Zuzeneko Arteen Zirkuituaren barruan eskainiko dute. Dagoeneko eskura daitezke emanaldirako sarrerak Kulturazen webgunean, hamar euroren truke. 

Hona hemen aurrerapen bideoa: