Gabonetako ekintzen balorazio positiboa egin du udalak

Anartz Izagirre 2020ko abe. 23a, 14:25
Gabonetako ekintzetako baten irudia. (Azpeitiko Udala)

Guztira, 160 haurrek parte hartu dute Azpeitiko ekintzetan eta 22k Urrestillakoetan. Gaur amaitu dira jarduerak, eta urtarrilaren 7ra bitartean itxita egongo dira Gazteria Zerbitzuak.

Gabonetarako hainbat ekintza antolatu ditu aurten Azpeitiko Udalak, eta gaur, asteazkena, egin dituzte horietako azkenak. Osasun krisia dela-eta neurri bereziak hartu behar izan ditu Gazteria Sailak aurten, eta herrian bertan egin dituzte jarduera horiek.

Guztira, 160 haurrek parte hartu dute Azpeitiko ekintzetan; Urrestillakoetan, aldiz, 22k. Jarduera horiek aurrera ateratzeko, berriz, 30 langile aritu dira lanean. Bost laguneko talde txikietan banatu dituzte aurten haurrak eta gaztetxoak; halere, balorazio "oso positiboa" egin du udalak. Haur eta gaztetxoek ez ezik, nerabeek ere izan dute Gabonetan aisiaz gozatzeko aukera; Gaztelekua irekita egon da, eta gaztetxoek zein hezitzaileek adostuta, hainbat tailer gauzatu dituzte egunotan.

Gabonetako jarduerak amaituta, urtarrilaren 7ra bitartean itxita egongo dira Azpeitiko Gazteria Zerbitzuak.