Erniarraitzek ikasleei zuzenduriko saioak egin ditu abenduan zehar

Anartz Izagirre 2020ko abe. 23a, 09:00

Ikasleek zuzeneko saio bat entzuteko aukera izan dute abenduan. Guztira, hamahiru saio izan dira, ikasle talde bakoitzeko bana.

Erniarraitzek ikasleei zuzenduriko aurrez aurreko saioak antolatu ditu abenduan; guztira, hamahiru saio gauzatu dituzte, ikasle talde bakoitzeko bana, eta parte-hartzaileek entzuleak izateaz gain gai-jartzaile lanetan aritzeko aukera ere izan dute. Saioaren aurreko eskolan gaiak prestatu, eta, ondoren, elkarteko bertsolariei gaiak jartzen aritu dira.

(Argazkia: Erniarraitz)