Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia, irudietan

Anartz Izagirre 2020ko abe. 14a, 09:14

Iker Vicente jaun eta jabe izan zen atzo, igandea, Bilbon jokatu zuten Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalean. Mikel Larrañagak oso gertu ibili zuen otsagabiarrak, eta minutu bat eta hamazazpi segundo beranduago amaitu zuen proba azpeitiarrak. Hirugarren, berriz, Eneko Otaño beizamarra sailkatu zen, lanak 41 minutu eta 27 segundoan eginda. (Argazkiak: Ibon Errazu)