Eman daiteke izena KZgunearen urtarrileko ikastaroetan

Anartz Izagirre 2020ko abe. 11a, 13:53

Hiru aukera daude saioetan izena emateko: KZgunera joanda, 943-02 36 20 telefonora deituta eta telematikoki. Aurrez aurreko nahiz online bidezko hainbat ikastaro eskainiko dituzte.

Datorren urtea hasteko hainbat ikastaro berri antolatu dituzte KZgunean, eta dagoeneko eman daiteke izena saio horietan. Mota guztietako ikastaroak izango dira: aurrez aurrekoak, online, hitzaldiak eta abar. Interesatuek hiru modu dituzte izena emateko; batetik, KZgunera joanda —aldez aurretik eskatu behar da hitzordua—, eta, bestetik, 943-02 36 20 telefonora deituta—telefono bidez izena emateko KZguneko erabiltzailea izan behar da—. Horrez gain, KZgunearen webgunean ere izango da ikastaroetan telematikoki izena emateko aukera, baina horretarako ere beharrezkoa izango da erabiltzailea izatea. Honako lotura honetan kontsulta daiteke erabiltzaile egiteko zein urrats jarraitu behar diren; eta, beste honetan, formakuntzetan izena emateko laguntza eskaintzen dute.

Mota guztietako ikastaroak eskainiko dituzte urtarrilean zehar; besteak beste, mekanografia ikastaroa, Shot Cut-ekin bideoak egiten ikastekoa, Google aplikazioak erabiltzen ikastekoa zein zibersegurtasunaren ingurukoa; ikastaro bakoitzak iraupen desberdina izango du. Honako lotura honetan ikus daiteke ikastaroen katalogoa, osorik.