Iban Perezek Gipuzkoako Triatloi Federazioko presidente karguan jarraituko du

Aitziber Arzallus 2020ko abe. 10a, 11:10

Oñatiarra da jaiotzez, baina Azpeitian bizi da, eta, besteak beste, Izarraitz igeriketa elkarteko entrenatzailea da. 2016an hautatu zuten lehendabizikoz Gipuzkoako Triatloi Federazioko presidente kargurako, eta orain bigarrengoz hautatu dute.

Iban Perez (Oñati, 1986) Azpeitiko bizilaguna hautatu dute Gipuzkoako Triatloi Federazioko presidente kargurako. Lan hori ez du berria Perezek, 2016az geroztik bera baita federazioko presidentea, eta gutxienez beste lau urtez ariko da horretan.

Perezek urte asko daramatza trialoiari lotuta. 18 urte zituela egin zuen aurreko duatloia Oñatin, eta ordutik, kirol horri erabat lotuta egon da bere egunerokoa. Oñatiko Aloña Mendi Triatloi taldeko presidentea izendatu zuten 2014an, Gipuzkoako Triatloi Federazioko presidente 2016an eta Azpeitiko Izarraitz igeriketa elkarteko entrenatzailea ere bada.