Hezkuntza arloko kontrol sozialaz hausnartu dute ikasleek Herri Eskoletan

Maialen Etxaniz 2020ko abe. 6a, 13:42

Espainiako Konstituzioaren Eguna "jai egun arrotza" dela eta, urtero gisan Herri Eskolak antolatu ditu Azpeitiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak gaurko. Igandea izanagatik, Herri Eskolak antolatzea erabaki dute, eta kontrol sozialaz hausnartzeko aprobetxatu dute goiza. 

Ikasle Abertzaleek antolatuta, Herri Eskolak egin dituzte gaur, abenduak 6, Espainiako Konstituzioaren Egunean, Azpeitiko Gaztetxean. Konstituzioaren Eguna "jai egun arrotza" dela iritzita, urriaren 6a igandea izanagatik, aurten ere Herri Eskolak antolatzea erabaki du IAk. Antolakundeko kideek azaldu dutenez, "hezkuntza ereduaren inguruko hausnarketak emateko" aprobetxatu nahi izan dute eguna.  

11:00etan elkartu dira Gaztetxean, eta bertan kontrol sozialaren eta horrek ikasleengan duen eraginaren inguruko hitzaldi-tailerra egin dute: "Kontrol sozialak zer diren azaldu dugu hasteko,  baina tailerrean zehar hezkuntza mailan kontrol horrek zein funtzio dauzkan eta zer forma hartzen duen aztertzen aritu gara gehienbat. Ondoren, pandemiaren aitzakiapean kontrolaren areagotzea eman dela aipatu dugu, eta kontrol sozialaren aurrean ikasle langileok zer betebehar ditugun eztabaidatzen aritu gara, baita kontrol horri nola aurre egin hausnartzen ere". Behin hitzaldi-tailerra amaituta, Gaztetxean bertan bazkaltzeko aukera izan dute ikasleek.