Euskaraldia 2020

Odei Labianok eta Oier Etxeberriak irabazi dute Euskaraldiaren barruko bertso paper lehiaketa

Julene Frantzesena 2020ko aza. 26a, 11:30
Labiano eta Etxeberria.

17 urtetik beherakoen saria irabazi du Labianok, eta 17 urtetik gorakoena Etxeberriak. Larunbatean egingo dute sari banaketa ekitaldia udaletxean. Euskaraldiaren Azpeitiko batzordeak eta Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatu dute bertso paper sariketa.

Odei Labianok eta Oier Etxeberriak irabazi dute Euskaraldiaren Azpeitiko batzordeak eta Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako bertso paper sariketa. 17 urtetik beherakoen saria irabazi du Labianok, eta 17 urtetik gorakoena, berriz, Etxeberriak. Horiek Bertan merkatari elkarteko saltokietan gastatzeko ehun eurok erosketa bonu bana eskuratuko dute.

Etzi, larunbata, egingo dute sari banaketa ekitaldia udaletxeko areto nagusian. Han izango dira bi irabazleak nahiz Erniarraitzeko, Euskaraldiaren Azpeitiko lantaldeko eta udaleko ordezkariak.