Ikasleek ere kalera atera dute biolentzia matxistaren kontrako aldarria

Julene Frantzesena 2020ko aza. 25a, 12:05

Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta, eta Bizitza biolentoaren aurrean ikasle antolakuntza lelopean, hitzaldia eta elkarretaratzea egin dituzte gaur goizean hainbat lagunek Azaroaren 25aren karietara. 10:00etan dozenaka lagun elkartu dira Gaztetxean, Genero problematika hezkuntzan solasaldia zela eta. Ondoren, 12:00etan, hainbat eta hainbat ikaslek elkarretaratzea egin dute anbulatorioaren aurrean.