Lagun Onak eta Anaitasuna, ezohiko derbiaren atarian

Hiru denboraldiren ondoren, derbia jokatuko dute bihar Azpeitiko eta Azkoitiko gizonezkoen lehen futbol taldeek, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Hitzorduaren atarian bi taldeetako kapitainekin elkartu da Erlo Telebista.

Lagun Onak eta Anaitasuna gizonezkoen Espainiako Hirugarren Mailako futbol taldeek derbia jokatuko dute Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian, bihar,  larunbata, 16:00etan hasita. Ezohiko derbia izango da aurtengoa, ordea. Egungo osasun egoerak eraginda, eta Eusko Jaurlaritzak indarrean dituen neurriak tarteko, ez da besteetan bezalako derbi usainik izango harmailetan. Derbiaren atarian, Joanes Otamendi Lagun Onakeko kapitainarekin eta Markel Eskurtza Anaitasunako kapitainarekin elkartu da Erlo Telebista. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide