Yolanda Arrietaren ipuin kontaketa saioa izan zen astelehenean liburutegian

Anartz Izagirre 2020ko aza. 18a, 08:30

Maddalenen usaina eta Nor naiz ni? ipuinak kontatu zituen etxebarritarrak Udal Liburutegian. Datorren astelehenean, hilak 23, Maite Frankoren txanda izango da.

XXXI. Ipuin Kontaketen barruan, hainbat kontakizun irakurri zituen Yolanda Arrieta etxebarritarrak astelehenean Udal Liburutegian. Juan Kruz Igerabideren eta Joxean Ormazabalen olerkiak irakurri zituen lehenbizi saioan, eta ondoren, Maddalenen usaina eta Nor naiz ni? ipuinak kontatu zizkien haurrei. Hainbat haur joan zen saiora, eta gozatu ederra hartu zuten.

Datorren astelehenean, hilak 23, Maite Frankoren txanda izango da. 6-7 urte bitarteko haurrentzat ipuin kontaketa saioa eskainiko du Frankok, 18:00etan hasita. Saioan plaza mugatuak izango direnez, aurrez izena eman beharko da liburutegira deituta (943-15 71 95) edo WhatsApp mezu bat bidalita (688 81 55 06).