San Silbestre lasterketarik ez da jokatuko aurten

Nerea Uranga 2020ko aza. 16a, 17:07

Urtezahar egunez ez da izango herri lasterketarik Azpeitiko kaleetan. Abenduaren 31n 20. San Silbestre lasterketa jokatzekoa zen, baina pandemiak eragindako egoera kontuan hartuta, bertan behera utzi du kirol hitzordua Xeye atletismo taldeak.

San Silbestre lasterketa bertan behera utzi du Xeye atletismo taldeak, pandemiak eragin duen egoera kontuan hartuta. Ondorioz, aurten Urtezahar egunez ez da herri lasterketarik jokatuko.

Aurtengoan 20. edizioa izango zukeen San Silbestre herri lasterketak. Azken urteetan, proba nagusiaren aurretik, herri lasterketa egin izan dute Txolartekoekien batera, eta hori ere ez dute antolatuko aurten.

Egungo egoera eta COVID-19 gaitzari aurre egiteko bete beharreko neurriak kontuan hartuta "ezinezkoa" da San Silbestre gisako lasterketa bat egitea, zehaztu du Xeyek.

Iaz, Urtezahar eguneko 19. San Silbestre proban 700 lagun inguruk parte hartu zuten eta Aitor Mimenza eta Onintza Zeberio izan ziren txapeldunak.