Hilaren 9an eta 16an hasiko dira Baigerako bazkideen kirol jarduerak

Anartz Izagirre 2020ko aza. 4a, 14:52

Mantentze gimnasia, pilates eta zumba hilaren 9an hasiko dira, eta izena ematerakoan norberak erabaki zuen egun eta ordutegian azaldu beharko du kiroldegira. Yoga, berriz, hilaren 16an hasiko da.

Baigera jubilatuen eta pentsionisten elkarteak adierazi duenez, datorren astelehenean, hilak 9, hasiko dira bazkideentzako kiroldegiko hiru jarduera; mantentze gimnasia, pilates eta zumba izango dira ikastaro horiek, eta izena ematerakoan bakoitzak aukeratu zuen egun eta ordutegian agertu beharko du kiroldegira. 

Bestalde, yoga ikastaroa hilaren 16an hasiko da, eta ikastaro horretarako lokala Baigeraren bulegoaren ondoan dagoen aretoa izango da. Elkarteko kideek adierazi dute egoerak eskatzen duen osasun eta segurtasun neurriak hartuko dituztela jarduera horietan.