Urola Erdiko Itaia aurkeztu dute Gaztetxean

Anartz Izagirre 2020ko aza. 1a, 16:18
Urola Erdiko Itaiaren aurkezpena, Azpeitiko Gaztetxean. (Urola Erdiko Itaia)

Eskualdez eskualde antolatzen hasi da Emakumeen Antolakunde Sozialista, eta atzo, zapatua, aurkeztu zuten Urola Erdiko Itaia, Gaztetxean.

Gaitasunak antolatu lelopean, Urola Erdiko Itaia emakume sozialisten antolakundea aurkeztu zuten atzo, zapatua, Gaztetxean. Besteak beste, antolakundeak eskualdean dituen erronkez eta helburuez aritu ziren aurkezpenean, eta hainbat herritar joan zen Gaztetxera. Pandemia dela-eta osasun eta segurtasun neurriak hartuta egin zuten aurkezpena Itaiako kideek.