Sarek bertan behera utzi du gaurko deitutako elkarretaratzea

Julene Frantzesena 2020ko urr. 30a, 10:20
Maiatzeko elkarretaratzeko irudia.

Etxerat elkartearen gomendioari jarraituz, bertan behera utzi du Sarek presoen, iheslarien nahiz deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea. Azaroko azken ostiralean mobilizazioei berriz heltzea aurreikusten du taldeak.

Osasun egoera larria duten herrietan –herri gorriak– hileko azken ostiraletan presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde egin ohi diren elkarretaratzeak ez egitea gomendatu du Etxerat elkarteak, eta iradokizun horrekin bat eginez, gaur arratsalderako deitua zuen kontzentrazioa ez egitea erabaki du Azpeitiko Sarek. "Arduragatik eta pertsonen zaintza erdigunean jarrita" hartu du erabaki hori. Azaroan hileko azken ostiraletako mobilizazioei berriz heltzeko asmoa azaldu du Azpeitiko Sareak.