Koronabirusa Azpeitian

Bihar berrekingo diete kiroldegiko taldeko jarduerei

Aitziber Arzallus 2020ko urr. 28a, 11:23

Egun batzuez etenda egon dira jarduera horiek, Eusko Jaurlaritzak azken egunetan ezarri dituen neurriek zer aukera ematen dituzten aztertzen jardun direlako. Jarduera guztiak beharrezko segurtasun neurriak hartuta egingo dituztela jakinarazi du BPXport enpresak.

Kiroldegiko taldeko jarduerei bihar, osteguna, berrekingo dietela jakinarazi du BPXport enpresak. Joan den astearen bukaeran Eusko Jaurlaritzak herri gorrietan indarrean jarri zituen neurrien ondorioz, kiroldegiko taldeko jarduera guztiak etetea erabaki zuen Azpeitiko Udalak. Atzo indarrean sartu zen dekretuak, ordea, beste neurri batzuk jasotzen ditu —eta aurretik indarrean zeudenak indargabetu—; eta horien artean, kiroldegietako taldeko jarduerak egiteko aukera ematen du. Hori dela eta, bihar berriz ere taldeko jarduerei ekitea erabaki dute Azpeitiko Udalak eta BPXport enpresak.

Jarduera guztiak beharrezko segurtasun neurriak hartuta egingo dituzte.