Koltxoi batek eragin du Bustinzuriko Errebaleko kea

Ihintza Elustondo 2020ko urr. 27a, 19:43

Bustinzuriko Errebaleko hemeretzigarren zenbakidun eraikinetik kea irteten ari zela eta, suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira arratsaldean. Bigarren solairuan erretzen ari zen koltxoi batek eragin du kea, baina beste kalterik ez dela izan jakinarazi dute suhiltzaileek.

Bustinzuriko Errebaleko hemeretzigarren zenbakidun eraikinean sute txiki bat izan da gaur arratsaldean. 18:00 aldera joan dira bertara suhiltzaileak eta udaltzainak. Suhitzaileek jakinarazi dutenez, koltxoi bat izan da ke-piloa eragin duena.

Hain zuzen ere, bigarren solairuan erretzen ari zen koltxoia; hura itzali eta eraikinetik atera ondoren, etxea aireztatu eta bukatu dituzte lanak suhiltzaileek. Keak eragindakoaz gain, beste kalterik ez da izan ezbeharraren ondorioz.