Goiko kalea ibilgailuentzat itxita egongo da urriaren 31ra arte

Aitziber Arzallus 2020ko urr. 22a, 17:26
(Azpeitiko Udala)

Oinezkoek izango dute Goiko kalea zeharkatzeko aukera, horretarako jarriko duten pasabideari esker. Ibilgailuak, berriz, Eliz kaletik eta Enparan kaletik bideratuko dituzte.

Alberdienea ingurua urbanizatzeko lanak direla eta, Goiko kalea ibilgailuentzat itxita egongo da bihartik hilaren bukaerara arte; oinezkoek izango dute pasabidea. Goiko kalea itxita egongo den astebete horretan, trafikoa Eliz kaletik eta Enparan kaletik bideratuko dute. Herritarrei barkamena eskatu die udalak, sor daitezkeen eragozpenengatik.